XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erronkariko plazaren ukitu berezia.

SORTERRIRAKO ITZULIAK Urte oro itzultzen zen sorterrira, bertan udaldia pasatzera.

Bere modura baina sakonki maite zuen Erronkari.

Atsegin zuen herritarrei bere laneko trebetasunak erakustea, esku-jokoak egitea eta haien artean dibertitzea.

Gogotik mintzatu ohi zen herriko gora-behera eta arazoetaz ere, baina ez dirudi Euskal Herriaren nortasunaz jabetzera benetan iritsi zenik.

Uda sasoian, Erronkarira etortzen zenean, egun mordoska egiten zuen eta pausatzera etortzen bait zen, han ibili ohi zen solas eta jolas beste guztien artean.

Gero, lehen izena eman zion ermitako sainduari ikustaldi bat egingo zion eta itzuliko zen mundu zabaleko antzoki apainetan txaloak entzutera.

Beti iraun zuen herritarrekin eta batez ere kideekin harreman herstuetan.

Jaioterriari enparantza eta eskola oparitzat egin zizkion.